#ElkartasunaAngelekin Kanpaina jaurtitzen dugu

Hurrengo ASTELEHENEAN, EKAINAK 6, 11:45-tan Angelen kontrako epaiketa emango da Zigor-arloko Epaitegian, Julian Camarillo 11 kalean (Ciudad Lineal L5 eta Garcia Noblejas L7 metroak). Angelek 8 urteko espetxe-zigor eta erantzukizun zibileko 6.400 euroko isun bati aurre egin behar dio, Fiskaltzak hala eskatuta. Hurrengo karguak salatzen dizkiote: autoritateari erasoa, kalte eta desordena publikoak; 2012ko maiatzaren 31ko meatzarien aldeko manifestazioaren amaieran gertatu ziren polizia erasoetan atxilotuta izan ostean.

Accion Contra la Represión kolektiboa Angelen kasu judizialaren aurrean babesa eman dion kolektibo nagusia da. Elkartasun kanpaina honen asmoa denbora honetan euskarri sareak zabalduz joan garen indibiduo zein kolektibo politiko sozial ezberdinekin elkarlanean aritzea da. Aldi berean, ziur gaude, kanpaina honen bitartean aurkituko dugun jende guztiarekin ere.

Elkartasuna esnarazteko eta elkarren arteko laguntzaren kultura hedatzeko ikuspegitik enfokatu nahi dugu kanpaina politiko hau. Kasu judizial bakoitza errepresioak guztiei eragiten gaituelaren adibidea dugu, kontzientziatuak egonda edo ez, hau beti klase herrikoien aurka bideratzen delako. Hortaz, errepresioa kapitalismoari berezkoa zaionaren ideia helarazi nahi dugu eta biolentzia politikoa bera ere, tamalez, egunerokotasunekoa dela, eta ez, berriz, erremedia daitekeen huts egitea edo horren desbideratze autoritarioa.

Kanpainaren beste xede bat kanpaina bera, bere baitan, errepresioaren kontrako praktika izatea da, esperientziatik ikasiz eta honetaz baliatuta, errepresioa jasotzen duen pertsona bakoitzaren edo kasu partikular bakoitzari egokitutako ekintza zein diskurtso konkretu eta egokia antolatzea, sistema beraren bidegabekeriaren adibide baitirelako.

Gure helburu nagusia zera da: Angel, gure laguna, zein gainontzeko lagun auzipetuak, ESPETXEAN INOLA ERE EZ SARTZEA, INUNGO MOTAKO ERREPRESIORIK EZ JASOTZEA, eta helburua lortzeko bide aproposena eta eskaini dezakegun laguntza egokiena elkartasun lotura hauek direla uste dugu.

Hilabete honetan zehar aurrera eramango ditugun deialdi eta ekintzetara adi egon zaitezte. Sare sozialetan jarraitu ahal gaituzue, gure espazio sozialetan eta kaleetan elkar ondoan borrokatu eta elkar ikustea nahiago dugun arren.  Eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

@colectivo_acr  – Twitter-en

Acción Contra la Represión – Facebook-en

KATEAK APURTUZ, LOTURAK SORTUZ.